Ostiral honetan ospatuko den “Errenterian 11 Kolore” eguneko egitaraua aurkeztu da

Kultur aniztasuna 2017-05-16 | 0

Ostiral honetan, maiatzaren 19an, arratsaldeko 18:00etan Zumardiko kioskotik aterata Koldo Mitxelena ikastetxeko patiora “Errenterian 11 Kolore” Kultur aniztasunaren aldeko martxa izango da, bestelako ekintzen artean, Nazioarteko Kultur aniztasunaren eta elkarrizketaren nazioarteko eguna dela-eta.

11 kolore prentsaurrekoa

ATANBORA-KARTELA2017Hain zuzen ere, Errenteriako Udalak bigarren aldiz nazioarteko eguna ospatzeko deia egin du.

Ostiralean Zumardiko kioskoan 17:15ean haurrentzat ipuin kontalari afrikarra izango da, eta ondoren 11 kolorez eta doinuz 18:00etan Kultur aniztasunaren aldeko martxa bertatik abiatuko da Koldo Mitxelena ikastetxeko patiora. Bertan, Atanbora doinuaren “11 pausu” abestu, dantzatu eta jo egingo da txalaparta, kaxoi flamenkoa, tinbalak eta herriko gazteek eta haurrek egindako perkusio desberdinekin. Bertan, musika eskolako perkusio taldeak paper garrantzitsua izango du, izan ere, egun honetarako entseguak egin dituzte. Arratsaldea amaitzeko Capoeira tailer irekia eta mural baten margotzea izango da, hain zuzen ere, udal balkoian jarriko dena nazioarteko egunaren harira. Programa osoa hemen.

Gainera, asteburu osoan zehar, herriko erdiguneko tabernek 5 kontinenteetako pintxoak edo edariak eskainiko dute. Herriko 23 tabernak, besteak beste, Filipinetako, Marokoko, Japoniako, Indiako, Libanoko, Extremadurako edota Irlandako pintxoak eta edariak izango dituzte. Tabernek kanpoko aldean bereizgarri bat izango dute, hain zuzen, herrialdea eta pintxoa adierazten duen mapa batekin.

 

Flickr Album Gallery Powered By: Weblizar

Ekainaren erdialdetik amaierara, herriko ikastetxeek landu duten material bat ere ikusgai izango da Nissengo Zentro Komertzialean.

Atanboraren “11 Pausu” dantzatzeko entsegu irekiak asteazkenean Koldo Mitxelenako ikastetxean (Biterin) eta ostegunean Cristobal Gamon zentroan (LH) izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara biak.

Entseguak 11 Kolore 2017

Gainera, bideo honekin ere zure kabuz ikasi ahal izango duzu Kukai dantza taldeak prestatutako koreografia.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna