Sum+ enpresak kudeatuko du Madalenetako programa ofiziala

Sum+

Kultura Sailak, 2017ko Madalenetako programen diseinua, publizitatea eta inprimaketa, Sum+ marka komunikazioa enpresari esleitu diotela jakinarazi nahi die herriko merkatariei.

Hau horrela, eurak izango dira jaietako programa ofizialaren publizitate salmentaren arduradunak. Identifikazio modura, Udalak sinatutako akreditazioa erabiliko dute lan honetan ariko diren pertsonek.

Interesdunek, informazio gehiago izateko Sum+ enpresaren telefonora deitu dezakete: 943 490 112.