Trafikoaren inguruko neurriak maiatzaren 20 eta 21erako Emakumeen Euskal Bira dela-eta

Emakumeen Euskal Bira dela-eta, Udaltzaingoak trafikoaren inguruko neurri batzuk ezarri ditu maitzaren 20 eta 21erako.Trafikoa

Maiatzak 20, larunbata

Alebin eta infantil kategorietako Errenteriako IV Saria

Hasteko ordua: 11:00
Amaitzeko ordua 17:30

Ibilbidea: zirkuitua Nafarroa hiribidean, Galizia eta Gabierrota biribilguneen artean.

Zirkulazioaren gaineko neurriak

Maiatzaren 20ko 08:00etatik aurrera (larunbata) ezin izango da Nafarroa hiribidean aparkatu, Galizia eta Gabierrota biribilguneen artean.

Bizilagunei eskatzen zaie kale horretan dauden ibilgailuak bertatik ateratzeko, larunbateko 08:00ak baino lehen.

– Larunbatean eguerdian Fanderiako instalazioetako tenis zelaia prestatuko da aparkaleku alternatibo gisa erabiltzeko.

– Maiatzaren 20an, larunbata, 15:00etan trafikoa moztuko da Galizia eta Gabierrota biribilguneen artean. Hori horrela, gidariei eskatzen zaie joan-etorriak egiteko bide alternatiboak erabiltzeko. Gomendatzen da GI-636 (saihesbidea) eta GI-20 (saihesbidea) erabiltzeko.

– Nafarroa hiribidearen 27 eta 19 zenbakietako aparkalekuetan aparkatzen dutenek kontuan hartu behako dute probek irauten duten bitartean ezin izango direla bertara sartu.

Maiatzak 21, igandea

Emakumeen Euskal Biraren azken etaparen irteera eta iritsiera

Hasteko ordua: 11:00
Amaitzeko ordua 13:30

Ibilbidea: Errenteria, Oiartzun, Hondarribia eta Lezo. Irteera eta helmuga Errenteriako zumardian izango dira.

Zirkulazioaren gaineko neurriak

Igandetik, maiatzak 21, 06:30etik aurrera, ez da baimenduko Nafarroa hiribidean aparkatzea, Galizia eta Santa Klara biribilguneen artean.

Ibilbide zati horretan debekatuta egongo da aparkatzea larunbateko 17:30etik (hilak 20) Alebin eta Haurren mailako Kriteriuma amaitu arte.

– Larunbateko eguerditik aurrera Fanderiako instalazioetako tenis zelaia prestatuko da aparkaleku alternatibo gisa erabiltzeko.

– Igandean, hilak 21, 06:30etatik 15:00 arte trafikoa moztuko da Galizia eta Santa Klara biribilguneen artean, eta zati hori eskola mailako proba batzuk egiteko erabiliko da.

Probaren Errenteriatik bi pasaerak (11:28 eta 12:15) eta helmuga (13:30) kontuan hartuta, trafikoa behar den denborarekin moztuko da Altamira eta Lartzabaleko biribilguneen artean. Horregatik, gidariei eskatzen zaie joan-etorriak egiteko bide alternatiboak erabiltzeko. Gomendatzen da GI-636 (saihesbidea) eta GI-20 (saihesbidea) erabiltzeko, Nafarroa hiribidetik pasatzea saihestuta.

Garraio publikoa

Zumardian, Gabierrotan eta Lartzabalen dauden geltokiak Diputazio plazara aldatuko dira.