Diana eta kontzertua egongo dira igandean Errenteriako Udal Txistularien Bandaren eskutik

Kultura 2017-05-19 | 0

Igandean, maiatzak 21, 10:00etatik aurrera eta Musikasteren programazioaren barruan, Udal Txistularien Banda, Xabier Vesgaren zuzendaritzapean, erdiguneko kaleetan txistulari bandabarrena ibiliko da eta José Yanciren “Sumusko Ataka” zortzikoa joko du.

Ondoren, 12:30ean txistu kontzertua izango da Herriko plazan. José Antonio Eguía, Pablo Sorozabal eta José Yanciren obrak interpretatuko dira.

Programa:

– Bermeo (José Antonio Eguía)
– Dos danzas (Pablo Sorozabal).
– Osio-Bideko polka (Pablo Sorozabal).
– Otsango (José Yanci; Moldaketak, Jose Ignazio Ansorena Miner).
– Zizpila (José Yanci; Moldaketak, Jose Ignazio Ansorena Miner).
– Talagoitxi (José Yanci).
– Euskaldunak gara (José Yanci. Moldaketak, Xabier Zabala).

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna