Gaur hasi eta datorren larunbata arte Errenteria musikaz beteko da

Gaur hasi eta 9 egunetan zehar ospakizun, mendeurren eta genero oso ezberdinetako musika ezezagunak entzuteko aukera izango dugu Errentmusikaste2017erian aurten 45 urte betetzen dituen Musikasteri esker.

MUSIKASTE 2017an, Andra Mari Abesbatzak (jaialdiaren fundatzailea) berrogeita hamargarren urtemugako ospakizunei amaiera emango die.

Bestalde, Schola Easoren jaiotzaren hogeita bosgarren urtemuga ospatuko da, bai eta OSKARBI taldearen sorkuntzaren 50. Urtemuga.

Musikeneko geletatik sortutako sei musikagile berriren lanak aurkeztuko dira MUSIKASTE 2017an. Era berean, berriki utzi gaituen Mª Luisa OZAITAren izaera gogora ekarriko da. Berak emakume musikagileen lana ikusarazteko lan itzela egin zuen.

Jaialdiaren amaierako kontzertuan, Nafarroako XX. Mendeko nafar musikagileen lanak entzungo ditugu, Pablo Sorozabalek Jai-Alai filmerako idatzi zuen suit sinfoniko-koralaren estreinaldiarekin batera.

MUSIKASTE 2017 edizioan gitarrari garrantzi berezia eskainiko zaio, jaialdiaren difusiorako materialen diseinuan ere nabarmentzen dena. Euskal Herrian gitarraren erabilerari buruzko jardunaldia izango da.

Mendeurrenak ospatzen dituzten euskal musikagileak omenduko dira MUSIKASTEn, Ricardo Isasi, José Antonio Eguía edo José Yanci, XX. mendeko klasikoak esate baterako. Ondarea berreskuratzea eta musikagile berrien lana sustatzea dira MUSIKASTEren bi lan ildo nagusiak, eta hauexek jaialdi osoaren programazioan jasoko dira, Euskal Musikaren Astea deitzearen arrazoia azalduz.

Hemen deskargatu dezakezu egitaraua.