Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira erakunde adierazpena adostu dute

Hona hemen Errenteriako Udaleko talde politiko guztiek Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira adostutako erakunde adierazpenaren testua:

Kultur aniztasunaren aberastasuna Errenterian”

2001eko azaroaren 2an UNESCOk aho batez onartu zuen Kultur Aniztasunaren Adierazpen Unibertsala, kulturarteko elkarrizketa bakea bermatzeko modurik onena delako uste sendoarekin. Adierazpenak kultur aniztasuna “gizateriaren ondare komuna” dela aitortu eta altxor bizi hori zaintzeko eta tentaldi segregazionista eta fundamentalista oro saihesteko asmoa azaldu zuen.

Norbanako bakoitzak bere identitatearen izaera plurala aitortu behar du bera bezala pluralak diren gizarteen barruan; izan ere, gutako bakoitza anitzak, pluralak eta desberdinak gara sexu, hizkuntza, itxura, erlijio, kultur, jatorri, izaera eta abarri dagokienez, baina berdinak gara gure kultura bizirik mantendu, partekatu eta gizarteari erakusteko eskubideari dagokionez.

Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan kultur berrien presentzia egitate bat da, baina, tamalez, kulturak onartu eta aitortzeko tolerantzia falta ere bai. Hori dela-eta, nahitaezkoa da ekitatea, elkartasuna, giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak bezalako printzipioen barruan kultura horiek guztiak babesteko eta sustatzeko neurriak garatzea.

Errenterian sinetsirik gaude herritarren kultur aniztasuna gure herria leku hobea izatea egiten duen balio positiboa dela. Eta horregatik, herri kultur anitza izatetik kulturarteko herria izatera pasatzeren aldeko apustua egiten dugu, bertan kultura guztiak harmonian bizi eta harremanetan jarrita elkar aberastu dezaten.

Horiek horrela, 2015ean Kultur Aniztasuna azpisaila sortu genuen udalean, eta, 2016an, berriz, lehenengo aldiz ospatu genuen egun hau, munduari Errenteriak duen aberastasun handienetako bat erakusteko. 2017an elkarbizitzarako lan-mahaia jarri dugu abian, elkarteetako ordezkarien partaidetzarekin, ezagupenak partekatzeko eta Errenteria kulturateko herri eredu bihurtzeko bideari hasiera emateko.

Horiek horrela, Errenteriako udalak, talde guztiek babestuta, konpromiso hauek hartzen ditu:

  • Kulturarteko hiriaren bidean, bizikidetzarako mahaiarekin lanean jarraitzeko konpromisoa, kultur aniztasuna sustatuz.

  • RECI Europako Kulturarteko Hirien Sareari atxikitzeko aukera aztertzekoa.

  • Kulturarteko bidean lan egiten duten eragileen lana sustatu.

Elkarbizitzarako lan-mahaian parte hartzen duten eta egun honetan lankidetzan aritzen diren elkarteei eskerrak eman nahi dizkiegu egunez egun kultur aniztasunarekin eta Errenteriarekin erakusten duten konpromisoagatik. Era berean, errenteriar guztiak gonbidatu nahi ditugu maiatzaren 19an elkarte guztiekin batera egingo diren ekintzetan parte har dezaten kulturek egiten diguten ekarpena ospatzeko.