Ikasle berrientzat matrikulazio epea zabaldu da Errenteria Musikalen

Errenteria Musikalen plaza eskatu duten ikasleek ekainak 2ra bitarte izango dute matrikula egiteko epea.

Matrikula bi eratara egin daiteke; aurrez aurre Errenteria Musikaleko bulegoan , astelehenetik ostegunera 8:00retatik 17:30era eta ostiraletan 8:00retatik 14:30era, edo online.

Matrikula formalizatzeko ezinbestekoa izango da matrikularen gordekina sinatuta entregatzea, erreserbaren ordainketa ziurtagiriarekin batera ( 60€).