Berritasunak egongo dira ostiralean hasiko diren Alabergako jaietan

Ostiralean hasiko dira Alabergako jaiak eta igandea arte auzoa ekintzaz eta dibertsioz beteko dute.

Alabergako-jaiak-1997-236x300Aurten berrikuntza nabarmenak izango dira; besteak beste, ostiralean freestyle eta rap emanaldia, ohiko kontzertuaz gain; larunbatean, perkutsio tailerra eta DJ Bittor eta Yogurinha Borovaren emanaldia; eta igandean, Zaria koru eskolaren kontzertua eta auzoetako buruhandiekin desfilea.

EGITARAUA

Maiatzak 26, ostirala

-17:30: Pailazoen emanaldia auzoko plazan: Tomaxen abenturak. Ondoren, txikientzako askaria, Pizza Sprinten eskutik.

-19:30: Txupinazoa eta buruhandien irteera.

-20:00: Pintxo potea auzoko plazan, Uriñaren eskutik.

-22:30: Freestyle eta rap emanaldia plazan: Rayk, Parce, Portillo, Arri, Aigor, Broly eta Willy.

-23:00: Kontzertua plazan: Dosis Gray eta Arkada Social taldeak.

Maiatzak 27, larunbata

-11:00-14:30: Hegazti harraparien erakustaldia plazan Euskalfauna elkartearen eskutik.

-12:00: Futbolin txapelketa auzo elkartean.

-12:30: Txingak, toka eta bote txapelketa auzo elkartean.

-12:30-14:30: Puzgarriak plazan.

-13:00: Patata tortilla txapelketa. Ondoren, tortillen dastaketa eta goizeko txapelketen sari banaketak.

-16:30: Aparraren festa garajeen plazan.

-16:30-19:30: Haurrentzako jolasak eta eskulanak plazan, eta puzgarriak eta zezen mekanikoa.

-18:30: Txikientzako askaria, Telepizzaren eskutik.

-18:30-20:00: Perkusio ikastaroa, Musta maisuarekin.

-21:00: Auzo afaria plazan Super Amararen eskutik. Afarirako izena aldez aurretik eman behar da Auzo Elkartean : maiatzaren 17an eta 18an, 19:00etatik 20.00etara; eta maiatzaren 20an, 12:00etatik 14:00etara.

-00:00: DJ 2ttorrekin musika eta, gauean zehar, Yogurinha Borovaren emanaldia.

Maiatzak 28, igandea

-09:00: Txistularien diana.

-11:00: Meza auzoko hilen omenez.

-11:30: Haur danborrada. Deiadar txarangak lagunduta, eta Lapurdiko Pizzaren hamaiketakoarekin.

-13:00: Zaria koru eskolaren kontzertua auzoko plazan

-14:30: Paella-jate herrikoia.

-16:30: Marrazki lehiaketa.

-18:00: Tor magoaren ikuskizuna auzoko plazan.

-19:00: Txokolate-jatea, Geza eta Gazia gozodendaren eskutik.

-19:30: Herriko buruhandien topaketa: Alaberga, Gaztaño, Lartzabal eta Iztietako buruhandien desfilea garajeen plazatik, trikitilariek girotuta.