IX. Sara Carracelas Saria, larunbatean

Maiatzaren 27an, larunbatean, arratsaldeko 16:00etan, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko igerilekuan Errenteriako kirolariaren izena daraman “Sara Carracelas, igeriketa Sara Carracelas_kartelaegokitua” lehiaketaren bederatzigarren edizioa burutuko da, Oarsoaldea Igeriketa Kirola Elkarteak antolatuta eta Errenteriako Udalak babestuta.

Torneoan ahalmen urriko igerilariek hartuko dute parte, proba eta estilo desberdinetan: librea, bizkarra, tximeleta,…

Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioak gonbidapenak bidali dizkie klub guztiei, eta antolatzaileek 60tik gora kirolarik parte hartzea espero dute, horietako askok Sara Carracelasekin harreman berezia dutenak.

Hori dela-eta, larunbatean Galtzarabordako Udal Kiroldegiko Igerilekua itxita egongo jendearentzat da 15:00etatik aurrera.

Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian. Udal kirol instalazioetako bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako Igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan. Lehiaketa 16:00etan hasiko da eta sarrera doakoa da.