Madalenetako kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa Xenpelar Etxean

Kartel lehiaketa_erakusketa

Madalenak 2017ko kartel lehiaketan parte hartu duten 19 lanekin osatutako erakusketa zabalik da jada Xenpelar Etxean.

Bertaratzen denak gehien gustatzen zaion kartelari botoa eman ahal izango dio. Aukera hau maiatzaren 30a arte luzatuko da eta bozka gehien jasotzen dituen lanak aitorpen berezia izango du.

Horrez gain, ekainaren 1ean epaimahaia bilduko da kartel irabazlea hautatzeko.

Erakusketa ekainaren 2a arte egongo da ikusgai, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.