AP-8 autobideak Oiartzun ibaian duen eragina murrizteko ikerketa abian

Bizitzeko espazioak | Ingurumena | Jasangarritasuna | Partehartzea 2017-05-26 | 0

Ibaia20160707 (4)Errenteriako Udalak onartutako Oiartzun Ibaiaren inguruneko Paisaiaren ekintza-planaren baitan, AP-8 autobideak Oiartzun ibaiaren gainean dituen biaduktuen egokitzapen eta paisaia-integrazioari buruzko ikerketa gauzatzen ari da Errenteriako Udaletxeko Hirigintza eta Ingurumeneko Saila.

Bertako erabilera zein den eta bertatik igarotzen diren pertsonek eremu honi buruz duten balioespena ezagutu asmoz online galdeketa bat prestatu du Udalak.

Aldi berean,  egun hauetan zehar  eta ordu ezberdinetan, ikerketa burutzen ari den enpresako langileak inguru horretan arituko dira kale-galdeketa  egiten.

 

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna