Landaketa familiarekin Arramendiko Irribaratzean

Bizitzeko espazioak 2017-05-30 | 0

Oarsoirriak familia ekimenaren Irribaratzea proiektuaren helburua gurasoek eta haurrek baratzeko auzolanean gozatzea eta naturatik ikastea da.kartela

Datorren ostiralean, ekainak 2, familientzat udaberriko landaketa irekia antolatu dute 17:30etatik aurrera Arramendikoa baratze parkean. Irribaratzea ezagutzeko aukera izango da, bai eta landaketan parte hartu eta oinarrizko prestakuntza bat jasotzeko ere. Bukatzeko mokadu txiki bat eskainiko da.

Baratzeko proiektuan parte hartzen animatzen diren familien artean adostuko dute auzolana Irribaratzean, txanda sistema eroso baten bidez: familiak multzoka antolatuta, familia talde bakoitza hilean behin edo bitan baratzera joateko konpromisoa eskatuko da. Noizean behin familia guztiok elkartzeko saioak ere izango dira, lana eta jarana uztartzeko asmoz.

Azken lau urteetako lanketa ezagutzeko, bideo bat prestatu dute (https://labur.eus/irribaratzea).

Informazio gehiago hemen: oarsoirriak@gmail.com

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna