Berdintasun-irizpideengatik, Udalak erabaki du 2017ko Madalenetako kartelen lehiaketan bigarren puntuazio onena jaso duen kartela izendatzea irabazle

Udalak erabaki du 2017ko Madalenetako kartelen lehiaketako saria bigarren puntuazio onena jaso duen kartelari ematea. Zalantzan jarri gabe erretiratutako kartelaren balio artistikoa, Udalak baloratu du lan horrek ez dituela betetzen Udalak bere gobernu-jardunean eta, zehazkiago, jaien espazioari ematen dion tratamenduan aplikatzen dituen berdintasun-irizpideak.

Madalenak 2017 kartela

Atzo eman zen jakitera lehiaketan garaile izendatu zen kartela. Epaimahaiko kide dira artearen eta diseinuaren munduko hainbat pertsona eta Udaleko zenbait ordezkari. Balorazio guztiz artistikoa egin dute, konposizioa, kolorea, irudimena eta originaltasuna bezalako irizpideak kontuan hartuta.

Behin erabakita zein kartel sarituko den, Udala bera da ohartzen dena kartel horrek ez dituela betetzen Udalak onartutako protokoloak eta Berdintasun Plana.

Egoera horren aurrean, Udalak erabaki du saria ematea epaimahaiak bigarren puntuazio onena eman zion kartelari eta kartel hori erabiltzea jaien irudi gisa. Udalaren iritziz, errenteriar guztiak ordezkatzen dituzten jai inklusiboen balioa garrantzitsuagoa da kartel baten balio artistikoa baino.

Gertaera honek ohartarazi du kartela aukeratzeko ezarritako prozeduran dauden hutsuneak. Hartara, datozen urteei begira, neurriak hartuko ditu horrelakorik berriz gerta ez dadin.