Biolentzia matxista jasan duten emakumeentzat autolaguntza

Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek elkarlanean, biolentzia matxista jasan duten emakumeentzat autolaguntza tailerra martxan jarri zuten 2015-2016 ikasturtean. Geroztik, asteazkenero elkartzen dira (udaran eta jaiegunetan izan ezik) Errenteriako Merkatuzar eraikinean, 17:30etatik 19:30etara.

Kurtso amaiera iristen ari garen honetan, gogoratu nahi dute ekainaren 28ra arte taldean parte hartzeko aukera egongo dela.

Hona hemen taldea ezagutzera emateko prestatu duten bideoa.