‘La mano invisible’ filma emango dute bihar Niessenen

Ozzinema zineklubak bigarren denboraldi honetako azken aurreneko emanaldia dakar beharrezko film batekin, esperimentu filmiko batekin, kontzientziak irabiatu eta lan munduko arazo handienak irudikatuz. Zineklubak ‘La mano invisible’ estreinatuko du bihar.

La mano invisible kartela

Mekanikari bat, igeltsero bat, garbitzaile bat, telefonozain bat, biltegi-langile gazte bat eta informatikari bat audentzia baten aurrean bilduko dira beraien eguneroko lana lana egiteko. Ikuskizun baldintza honek, hain zuzen ere, pertsonaiek beren nortasuna eraikitzeko lana husten du, eta zaurgarriak bihurtzen dira lan esplotazioaren aurrean. Presioa larriagotzen den heinean, dimentsio eszenikoa gehigarri bat izango da beraien arteko gatazkentzako. Premisa honekin eta eszenaratze soil batekin, ‘La mano invisible’-k langileak produktu eszeniko batetan bihurtzen ditu.

Fima David Macián-en lehen luzemetraia da, Isaac Rosa idazlearen lanaren egokitzapen bat.

Emanaldia Maitane Arnosok aurkeztuko du, filmaren aholkularia, Lanaren eta Erakundeen Psikologiako irakaslea eta SOS Arrazakeriako lehendakaria.

‘La mano invisible’ filma bihar, asteartea, 19:30etan ikusgai izango da Errenteriako Niessen Zinemetan. Sarrerak salgai daude Niessen Kulturgunean (4€).