Elkartasunak eta ibilgailu motordunek Errenteria hartuko dute larunbatean

Larunbat honetan, hilak 17, Elkartasunaren Motorra jaialdiaren hirugarren edizioaren baitan Errenteriaren erdigunea, motordun ibilgailuen eta Elkartasunaren_motorra_2017 elkartasunaren zentro bilakatuko da. 2014ean motorzale batzuen ekimenetik sortu zen jaiak ibilgailuen zaletasuna gaixo dauden haurrei laguntzeko grina bihurtuko du. Izan ere, egun horretan bildutako diru guztia Juneren Hegoak elkartearen bidez bideratuko da.

Egunaren epizentroa Xenpelar Plaza izango da, baina herriko hainbat puntutan egongo dira erakusketako 120-130 kotxeak ikusgai. Bestalde, Niessenek moto txikien erakusketa bat hartuko du.

Ibilgailuak izango dira egunaren oinarri, baina adin guztientzako bestelako ekintzarik ez da faltako, besteak beste, Txirri, Mirri eta Txiribitonen emanaldia. Izan ere, jardunaldi solidario honek familia guztiak disfrutatzea du oinarri.

Elkartasunaren_motorra_egitaraua_2017