Trafiko aldaketak ekainaren 17an ‘Elkartasunaren motorra’ dela-eta

2017ko III Elkartasunaren Motorra dela-eta, Udaltzaingoak trafikoaren inguruko neurri batzuk ezarri ditu ekainaren 17rako.

Zirkulazio neurriak (erdigunean trafikorako moztua larunbata 17an)

Trafikoa moztuta egongo da erdigunean : 08:00etatik 23:00ak arte itxita egongo da.

Mozketak ondorengo kaleei eragingo die: Maria Lezo, Xenpelar, Foru plaza, Pablo Iglesias, Alfontso XI eta Biteri. Hori dela-eta herritarrei eskatzen zaie larunbateko 08:00rak baino lehen ibilgailuak kale horietatik kentzeko.

Larunbatean 08:00retatik 23:00etara erdigunea itxita egongo da trafikorako. Hori dela-eta gidariei eskatzen zaie bide alternatiboak erabil ditzatzen, eta N-1 (saihesbidea) errepidea erabiltzea gomendatzen zaie auzoetara joan ahal izateko.

Jaien eremuaren barruko garajeak erabiltzen dituztenek, Esmalteria, Pablo Iglesias, Biteri 38 eta Morrongilleta 4 kasu, horrelakoetan erabili ohi diren sarbideak erabiliko dituzte.

Garraio publikoa

Morrongilletako autobus linearen geltokia, eta baita Xenpelarrekoa ere, Tulle kalera eramango dira.