Bihar hasiko dira Gaztañoko jaiak

Gaztañok bere jaiak ospatuko ditu bihar, hilaren 16tik, 18ra bitarte eta, berriro sartuko dira jai giroan San Juan bezperan.

Egitaraua:

OSTIRALA 16

  • 16:00 FUTBITO 4 txapelketa.

  • 17:30tan ERIZ MAGOArekin hasiko dugu jaia,zuen seme-alabak ere etorri daitezke.

  • 19:00tan,hodei beltzetik zuzen-zuzen lokal berrirainoTXUPINAZOA eta MARITXUren JETSIERA,zaratatsua izango da,beraz belarriak ondo tapatu.

  • Ondoren, BURUHANDIEKIN korrika egingo dugu,nahi ta nahi ez,eta auzoko jaioberriei,aurtengo kamiseta berezia banatuko zaie.

  • Jarraian, Oarsoaldean oso famatua egin den PATATA TORTILA LEHIAKETA.

  • 20:00tan,IRATXO ITURRIA irikiko da bertako sagardo dastatzeko.

  • 20:00tan FUTBITO 4 txapelketa FINALA

  • 23:00tan VI.GAZTAÑOROCK KONTZERTUA.Parte hartuko duten taldeak: STEPI ETA LAGUNAK,AUTOBUS MAGIKOA eta KORUMBA

    Guztiak Gaztañoko plaza nagusiako oholtzan.

LARUNBATA 17

  • 10:30etan,goiz esnatu diren edo oraindik parrandan daudenentzako,Gaztañoko VI. KROSS popularra,topoko rektan hasi eta auzoa zeharkatuz Arramendiko kaxkora eta buelta.Eta jarraian V. HAUR-KROSSA.

  • Sariak banatu eta gero PINTXO-POTEO popularra.

  • 12:00etan txirrinda KRONOESKALADA,plazatik Arramendiko Kaxkoraino.

  • 16:00tan MUS TXAPELKETA Bukagaitz Elkartean.Soilik arratsalde honez utziko diegu erregei sartzea auzora.

  • 17:00tan,ondo bazkaldu duenentzako HAUR JOLASAK.

  • 19:00tan MATRAKA ELEKTROTXARANGA,SindI tabernatik abiatuta,Landaretik eta auzora.

  • 21:00tan GALIAR AFARI HERRIKOIA. Errusiar entsalada,piperrak bakailuz beteak,oilaskua saltsan,aroz-esnea,edaria eta ogia.Edabe magikoa ere banatuko dugu.

  • Ondoren BINGO-MUSIKALA,Sari ugariekin

  • 00:00 D.J. BULLek,mota askotako musikarekin alaituko gaitu gau osoan zehar.

  • Goizaldera,indarrak berreskuratzeko eta ajea ekiditzeko,SORGINEN EDABE MAGIKOA banatuko da zutik geratzen diren guztientzat.

IGANDEA 18

  • 12:00tan, goiz esnatzea beharra ez dagoTOKA eta BOTE TXAPELKETAn parte hartzeko,gazteak ere azaldu daitezke,joku ez zaratatsuak bait dira.

  • 14:00 Auzoko Gazte Izandakoei BAZKARIA eskeintzen zaie aurreko jaietan lan egiteagatik.

  • 17:00tan,APAR FESTA eta ondoren URAREN JAIA,beraz bainujantzia eta edozein tramankulua ekarri ura jaurtitzeko.

  • 18:00tan,lokal berrian,CARLOS JAVIER & LATIN DZIADEK.

  • 18:30tan,GAZTAÑOTIK MUNDURA.Musika,dantza,janari eta edariak,beste tokietatik ekarritakoak,beraz…….desmadrea.

  • Gero, batzuk afaltzen dute.

OSTIRALA 23 (SORGINEN GAUA)

  • 17:00tan HAURRENTZAKO HERRI KIROLAK Arramendiko kanpan.

  • Arratsaldean zehar:sardinak,txorizoa,sahieskia…txoznan egin berriak egongo dira,sagardoarekin afarimerienda egiteko.

  • Iluntzean,IKUSKIZUNA eta ondoren SUA PIZTEA,gero BIDEOA EMANALDIA eta ondoren SUZKO ZEZENA.

  • Gaueko ordu txikietan, jaien amaiera.

Topoaren geltokia igarotzen duen pasabidea, itxita

Jaiak direla-eta, topoaren geltokia igarotzen duen auzorako pasabidea itxi egingo da gaurtik. Beraz, auzoko sarrera eta irteerak Agustinetako auzotik egingo dira, A Aldapatik.