Musika ere ez da faltako asteburuan

Energiaz, arte eszenikoz, elkartasunez eta motorrez betetako asteburu honetan, musikazaleek ere ondo pasatzeko aukera izango dute.

Bihar, larunbata, Zaria Koru Eskolak ZARIA USAN USO kontzertu berezia eskeiniko du. Udaran, EEBBetan zehar burutuko duten kontzertu biraren laguntza moduan antolatu duten emanaldi berezia.

Saria USAn USO

Bertan, Zaria Koru Eskolako abesbatzaz gain, Haatik dantza konpainiak, Iñaki Alberdik, Oscar Portuguések eta Patxi Zubizarretak parte hartuko dute, beste artista batzuen artean.

Emanaldia 20:15ean izango da Errenteriako Fatimako elizan.

Bestalde, Beasaingo Narama Abesbatzak eta Dizdizka Abesbatzak kontzertua eskainiko dute igandean, 19:30ean, Errenteriako Madalen Basilikan, 19:30ean.Narama_Dizdizka_kontzertua