Parke kalea 10eko parkea Ion Arretxe Parkea deituko da

ion arretxe parkea

Udalak aho batez onartu du izen ofizialik ez duen Parke kalea 10eko parkea Ion Arretxe Parkea bezala izendatzea.

Poroposamena “Parole Parole Herri Ekimenak” aurkeztu zion Udaletxeari eta ekimen honen bitartez duela gutxi zendutako Ion Arretxeren figura balorean jartzea zuen helburu.

Gure bizilaguna izan zen Ion Arretxe eremu ezberdinetan nabarmendu zen, zineman, komikian eta antzerkian, esaterako. Zehazki, bere azken liburuak, “Intxaurrondo. La sombra del Nogal” errelato krudelak, arrakasta berezia izan zuen.