‘Emakumeen Euskal Bira’ argazki lehiaketako irabazleak

Argazki lehiaketaMaiatzaren 21ean Emakumeen Euskal Bira Errenteriara iritsi zela-eta, Errenteriako Udalak programatutako ekintza paraleloen barruan, argazki lehiaketa antolatu zuen egun horretako ekitaldien inguruan.

Gaur banatu dira lehiaketaren irabazleentzako sariak.

18 urtetik gorako kategoriako irabazlea Aitor Mitxelena izan da, bigarren tokia Alberto Monroyk eskuratu du eta hirugarrena, berriz, Mari Cruz Díaz de Islak.

18 urtetik beherakoen kategorian irabazlea Hodei Blanco izan da, eta bere arreba Iraiak bigarren tokia eskuratu du.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei; izan ere, kalitate handiko argazkiak jaso dira eta egiaztatu ahal izan dute parte-hartzaileek interes eta irrika handiz aritu direla lehiaketan.

Argazkiak hemen ikus daitezke.