Larunbateko azokak energiaz bete zuen Gamon Zumardia

Energia | Energia berriztagarriak | Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-06-20 | 0

AzokaLarunbata goizean energia giroan ospatu zen energia-azoka. Usurbilgo lanbide eskolaren laguntzaz, energia berriztagarriekin dabiltzan tresnak izan ziren ikusgai: eguzki-panelak, eguzki-sukaldeak, … Azken honetan frijitutako txistorra dastatu zuten bertaratutakoek. Horretaz gain, 5 ibilgailu elektriko eta 8 ibilgailu hibrido ikusteko eta probatzeko aukera izan zen.

Watt Erronka arrakastatsua

Hibaikako neska-mutilez osatutako hiru talde lehia bizian ibili ziren plazan. Orotara 2000 metro egin zituzten arraunean eta, sari moduan, bakoitzak LED teknologiako lanpara bat irabazi zuen, norberaren etxeetan ohikoak baino 10 aldiz gutziago kontsumitzen dutenak.

No comments yet.

Utzi erantzuna