Nola joaten zara larunbatean Eskola Kirolera?

16-17 denboraldiko Eskola Kirola hilabete honen hasieran amaitu da. Laugarren urtez jarraian eskualdeko ikastetxeek mugikortasun plana landu dute, eta kirolari eta senitarteko guztiak gonbidatu dituzte asteburuko partidak egiteko asmoz kirol instalazioetara egiten dituzten joan-etorrietan garraiobide jasangarriak erabiltzera.

Jardunaldi guztietan datuak bildu dira, eta ikasle bakoitzari, banan-banan, galdetu zaie zein garraiobide erabili duten kirol esparrura joateko. Joan-etorri guzti horietatik %44,64 jasangarriak izan dira (oinez, bizikletaz, garraio publikoan edo ibilgailu partekatuan).

Ibilgailu partikularrean egiten diren joan-etorrien kopurua gainerako joan-etorrien batuketa baino altuagoa da, %55,36. Hori horrela, lanean jarraituko dugu eskualdeko ikastetxeekin batera, datozen urteotan alor honetan lortzen diren ehunekoak alda daitezen.

Hiru ikastetxek (Koldo Mitxelena, Karmengo Ama eta Telleri) joan-etorri jasangarri gehiago egin dituzte, ibilgailu partikularrean baino, %54,20, %53,89 eta %50,46, hurrenez hurren.

8tik 12 urtera bitarteko eskola kirola da haurrek gehien eskatzen duten eskolaz kanpoko jarduera, %50 baino askoz gehiago, bigarren jardueratik, ingelesa ikastea, oso urruti, %25 inguruko parte-hartzearekin. Horregatik ari zaio gai honi horrenbesteko garrantzia ematen.

Ikasturte amaieran, opari batzuk ematen zaizkie joan-etorriak egitean “nota” onenak eskuratu dituzten ikasle zein ikastetxeei:

1.- 2 bizikleta eskola kirolerako joan-etorri gehien dituen ikastetxearentzat.
2.- Bizikleta bat “joan-etorri berde” gehien egin dituen ikastetxearentzat: oinez, bizikletaz, garraio publikoan edo ibilgailu partekatuan eginda.
3.- Bizikleta bat (zozketa) partidetara bizikletaz gutxienez behin joan den ikaslearentzat.
4.- Patinete bat partidetara bizikletaz joan-etorri gehien egin dituen ikaslearentzat.
5.- Bidoi bat partidetara bizikletaz gutxienez behin joan diren ikasle guztientzat.

Eskola kirola desplazamenduak2

1.- 2016-2017 ikasturtean portzentaia onena Koldo Mitxelena ikastetxeak izan duenez, bi bizikleta jaso ditu.
2.- “Joan-etorri berde” gehien (oinez, bizikletaz, garraio publikoan edo ibilgailu partikular partekatua) Koldo Mitxelenak egin ditu, eta bigarren tokian Karmengo Ama gelditu da. Karmengo Amari bizikleta bat eman zaio.
3.- Aingeru Lorenzok (Elizalde ikastetxekoa) zozketa irabazi du eta bizikleta eskuratu du.
4.- Patinetea Elizalde ikastetxeko Godhavari Flores ikasleari egokitu zaio, 24 jardunaldietatik 13tan bizikletaz joateagatik partidetara.
5.- Partidetara bizikletaz gutxienez behin joan diren Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasle guztiei bidoi bana eman zaie.

Ikastetxeak animatu nahi dituzte kontzientziazio lan honetan jarrai dezaten, baita ikasleak ere joan-etorri jasangarri eta osasungarriez gozatzera.

Oarsoaldeako ikastetxe eta udaletxeetatik animatu nahi dituzte joan-etorriak egiteko beste garraio batzuk erabil ditzazuen: oinez, bizikletaz, ibilgailua partekatu edo garraio publikoa erabili. Egin dezagun ahalegina, denon onerako izango da!

Eskola kiroleko proiektuan apustua egin nahi dute mugikortasun jasangarriaren alde eta horretarako zure laguntza behar dugu. Mundu osasungarri baten alde!