Hitzaldi irekiak antolatu ditu Udalak Psikolagun Gabinetearekin batera

Errenteriako Udalak, Psikolagun Gabinetearekin batera honako saio monografiko hauek antolatu ditu:

-Ekainak 22: Bizitzako erronkei aurre egin ahal izateko giltza: autokontzeptua.

-Ekainak 29: Nola eraikitzen dituzte harremanak gure haur eta nerabeek? Harreman osasuntsuak eraikitzen.

-Uztailak 6: Zer jakin beharko genuke sare sozialen erabileraren inguruan? Zein arrisku sahiestu beharko genituzke?

Hitzaldiak irekiak dira eta Udaletxeko pleno aretoan izango dira, ekainekoak 18:00etatik 19:30era, eta uztailekoa 17:00etatik 18:30era.

Aitziber Aierdi izango da hizlaria: Psikologian Lizentziatua, Masterra haur eta nerabeen jarrera arazoetan (Albor-cohs),Helduen psikologia klinikoan eta osasunean Masterra (ISEP), Familia eta bikote Psikoterapeuta (Avapsi), Adimen Emozionalean aditua da.