Argazkigintza udalekuak Xenpelar Tailerretan

UdalekuakXenpelar Tailerretan udan ere argazkigintza tailerra izango dugu 13-16 urte bitarteko gazteentzat. Uztailaren 3tik 14ra, 11:00-13:00 ordutegian.

Helburua irudi digitalaren mundura gerturatzea izango da: argazki kameraren erabilera, irudiak moldatzeko programak, estudioa, erretratuak, txangoak*… Azkenik, gazte bakoitzak bere Hoffman albuma osatu ahal izango du, udaleku hauen isla bezala.

Izen-emate epea ekainaren 30a arte zabaldiko egongo da Xenpelar Tailerretan (Merkatuzar) 17:30etik 20:30era. Kostua: 50 euro.

* Uztailaren 7 eta 11ean Donostia eta Hondarribira txangoak aurrikusten dira. Eguraldiak baldintzatuko ditu datak. Egun horietan 14:00ak arte luzatuko da ordutegia.