Errenteriako Musika Bandaren Kontzertu bateratua egongo da igandean udako denboraldia zabaltzeko

Errenteriako Musika Bandak (EMKE), igande honetan Ekainak 25 eguerdiko 12:30 Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian zabalduko du udako denboraldia herrian. Udako denboraldia ez ezik, Errenteriako Musika Kultur Elkarteko iturriek aditzera eman digutenez, denboraldiko bigarren seihilekoak kontzertu txundigarri eta ikusgarriak eskainiko dizkigu. Baina igandeko kontzertura gatozen, Musika Banda Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokira eramango du kontzertua, “Kontzertu Bateratua”.

“Kontzertu Bateratuan” eskarmentu luzeko herriko Musika Bandako musikoez gain, Errenteria Musikal udal musika eskolako ikasleek hartuko dute parte, aipatu musika eskolaren eta Errenteriako Musika Kultur Elkartearen arteko elkarlanean koka beharreko ekitaldia eskaintzeko. Honela, musika eskolako musiko gazteek, Errenteriako Musika Bandako musikoen alboan jo ahal izango dute.

Kontzertu bateratua egitaraua

Alain Ayerdi Gurpegi izango da zuzendaritza artistikoaren arduradun, joan den urte amaieran Alainek berak eta Errenteria Musikaleko arduradunek elkarrekin osatutako ekitaldian. “Kontzertu Bateratua” ekitaldiak, gure musiko gazteek eskarmentu luzeagoko musikoen albon jo, entseatu eta musika-heziketa zabaltze arlotan kokatzen da.

Kontzertu proposamena joan den urte amaieran osatutako ekimena dugu eta helburu nagusia, gure herrietako jaien alaitzeaz gain, gure herrietako jaien nortasuna zizelkatu duen martxa eta kalejira ezagunei merezi duten tartea eskaintzea da.

Amaitzeko, Errenteriako Musika Kultur Elkarteko arduradunek azaldu digutenez, udako denboraldia pasa den asteburuan zabaldu zuen herriko Musika Bandak, Lekeition eskainitako kontzertu arrakastatsua medio. Dena den, aurtengo denboraldiak maila goreneko kontzertu gogoangarriak eskainiko digula, azpimarratu nahi izan dute.

Igandea Ekainak 25, eguerdiko 12:30 Koldo Mitxelena Ikastetxeko jolastokian, “Kontzertu Bateratua” kontzertu gogoangarria.

Zatozte denok musikaz gozatzera.