Udalak 2019 helburu, kudeaketa plana aurkeztu du, kudeaketa eraginkorrago batetarako tresna

kudeaketa planaren aurkezpena 1Legegintzaldiaren erdialdea pasatu den honetan hartutako konpromisoen %73 bete dira edo betetzen ari dira dagoeneko.

Udalak 2019 helburu, kudeaketa plana aurkeztu du, kudeaketarako eraginkorrago batetarako tresna.

Legegintzaldiaren erdialdea pasatu den honetan hartutako konpromisoen %73 bete dira edo betetzen ari dira dagoeneko.

Errenteria 2025 Plan Estrategikoa eragile sozial, sindikatu, alderdi politiko, garapen agentzia, enpresari eta herritarren artean egin zen eta bertan herri bezala 2025. urtean Errenteriak non egon nahi zuen irudikatu zen denen artean. Hortik aurrera Udalaren jardun politiko eta administratibo osoa ekimen eta interbentzio konkretuen bidez zerumuga hori lortzera bideratu da.

Legegintzaldia hasi zenetik 2 urte pasa diren honetan Udalak egindako ibilbidearen balantzea egin du eta 2019 Helburu, Kudeaketa Plana aurkeztu du. Plan hau oso tresna garrantzitsua da errekurtsoak kudeatu, koordinazioa handitu eta Udalak eta Plan Estrategikoak zehaztutako helburuak lortzeko bidean.

2019 Helburu, Kudeaketa Plana antolakuntza eredu berri, moderno eta eraginkor baten ondorio da

2019 Helburu, Kudeaketa Planak 2015-2019 Legegintzaldi Planeko proiektu eta interbentzioak jasotzen ditu hiru arlo handitan antolatuta (Antolakuntza, Herritarrak eta Lurraldea). Ekimen bakoitzak dagokion dotazio presupuestarioa eta kronograma propioa dituelarik.

Egindako bidea eta legegintzaldiko ekimen guztiak hiru arlo handitan banatua egoteak Udal mailan aurrera eraman den antolakuntza eredu berriarekin du zerikusia. Antolakuntza eredu berri, moderno eta herritarrarengandik hurbilago hau hilabeteetako lanaren ondorio da, hobeto antolatzeko gaitasuna duen administrazio eraginkorra sortuz. Egindako lanari esker, bi urte hauetan 13 miloi euro baino gehiagoko inbertsioa egin da proiektu garrantzitsu eta pertsona eta beraien beharretan. Zentzu honetan ere antolakuntza berri honek 2017rako 11 miloi baino gehiagoko inbertsioak egitea ahalbidetu du kudeaketa eredu berri honek.

Beraz, kontuan izanda 2015ean Udalak hartutako konpromisoen betetze maila altua, egindako inbertsioak eta egingo direnak legegintzaldia programa betetzen bukatzea aurrikusten da. Horretaz gain Udal kontuak ere modu onean egonen dira hurrengo urteei beharrezko bermeekin ekiteko.

2019 Helburu, Kudeaketa Plana, herritarren eskura

Dokumentu hau gardentasun ariketa bat da, antolaketa berria zer den azaltzen baitu arloz arlo bakoitzaren azalpenak emanez eta horretaz gain ekimen bakoitzaren aurrekontua eta kronograma ere ekartzen baitu.

Zentzu honetan Udalaren inguruan egin datiekeen ariketarik gardenena da. Hori dela-eta, eta Udalak egin ohi duen bezala, gardentasuna eta gobernantza eredu berriekin duen konpromisoagatik dokumentua bera Udaleko web orrian, Herri Bizian eta gardentasun atarian egonen da eskuragarri.

2019 helburu, kudeaketa plana