Ekainaren 29an ziklomotorrentzako IAT mugikor zerbitzua eskainiko dute Errenterian

Mugikortasuna 2017-06-26 | 0

Ekainaren 29an Udaltzaingoak Masti Loidi poligonoan dituen egoitzetan ziklomotorrentzako IAT mugikor zerbitzua eskainiko du TÜV Rheinland enpresak.

Helburua “ziklomotorren baldintza teknikoen egoera egokia bermatzea da, baina baita gidarien zein herri jabariaren gaineko erabiltzaileen segurtasuna bermatzea eta Ingurumenaren eta gure ingurunearen babesarekin are gehiago konprometitzea ere, kutsadura akustikoa murrizten lagunduz”.

IAT mugikorrak 8:30etik 13:30era emango du zerbitzua, 15 minuturo.

Lehentasuna ziklomotoreek izango dute, eta, aukera baldin badago, motozikletak ere hartuko dituztela adierazi dute arduradunek.
Behin puntu guztiak aztertuta, pertsona arduradunak ikuskatze txostena eta eranskailua emango dizkio gidariari, baita beharrezko azalpenak eta ziklomotorearen egoeraren gaineko informazio zehatza ere.

Aldez aurreko hitzordua Irungo IAT estazioko 943 626300 telefono zenbakira deituta eskuratu dezakete interesdunek.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna