Errenteriako jaiak berdinzaleagoak izateko lehenego hausnarketa saioa uztailaren 5ean izango da

Jai berdinzaleakOarsoaldeko udalerrietan jai parekide eta barneratzaileagoak lortzeko egitasmo berria jarri dute martxan. Egitasmoaren helburu nagusia Oarsoaldeko jaiak genero-ikuspegitik aztertzea da, eta indargune eta ahuleziak zein diren kontuan hartuta, jaiak parekideagoak eta barneratzaileagoak izan daitezen plangintza bat lantzea.

Lau udalerrietako hainbat jai izango dira aztergaiak eta, azterketa horretan, Oarsoaldeko jaietan zeresana duten mota desberdinetako eragileak eta herritarrak oro har inplikatu nahi dituzte, errealitatea ongien beraiek ezagutzen dutelako.

Diagnostiko fase honetan herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko talde-gogoetak egingo dituzte udalerri bakoitzean, bertako eragile-mota desberdinekin. Errenteriako 1. talde-gogoetaren data uztailaren 5ean, 18:00etan, Merkatuzarren izango da.

Informazio gehiago: http://herribizia.errenteria.eus/jai-berdinzaleak/