Berriro ere Errenteria Donosti Cup oinarrizko futbolaren torneo ospetsuaren egoitzetako bat izango da

donosti_cup Errenteria Donosti Cup-en, Donostian urtero udaldian ospatzen den oinarrizko futbolaren torneo ospetsuaren egoitzetako bat izango da berriro ere.

Aurreko urteetan bezala, Errenteriak bi egoitza ditu, antolatzaileek Gipuzkoan dauden kirol instalazioen artean Fanderiako eta Beraungo Estadioak aukeratu baitituzte.

Aurtengoa 26. edizioa izango da, eta bataz beste, 580 taldek parte hartzea espero da. Guztira gutxi gorabehera 8.500 kirolari espero dira, bost kontinenteetako 25 herrialdetakoak. Aurtengo edizioan 12 kategoria egongo dira (zortzi gizonezkoenak eta lau emakumezkoenak), eta partidak horretarako egokitutako 24 egoitzetan banatuko dira.

Hori dela eta, uztailaren 3tik 7ra, Fanderian eta Beraunen, oinarrizko futbola egiten duten talderik onenetakoak ikusi ahal izango dira. Besteak beste, bertan izango dira Frantzia, Portugal, Estatu Batuak, etabarreko zenbait talde.

Partidak goizeko 10:00etan hasiko dira, eta azkenekoa 20:00etan bukatuko da. Jendearentzako sarrera dohainik da. Informazio gehiago www.donosticup.com web orrian.