Ozzinema Summer ekimena gaur itzuliko da, udako gauak zinemaz betetzeko asmoarekin

ozzinema_summer_2017Ozzinema Errenteria zeharkatzera dator berriro ere, zinema kalera eramateko asmoarekin: aurreko urteko edizioan izandako arrakasta ikusita, Ozzinema Summer itzuli da udako zinema eta zinema gauak eskaintzeko.

Ozzinema Summer-ek uda honetan emanaldi gehiago izango ditu leku gehiagotan, auzo ezberdinetara iristeko. Hori dela-eta, bigarren edizio honetan, erdialdean, Beraunen, Iztietan eta Pontikan izango dira aurreikusita dauden sei emanaldiak.

Ozzinema Summer-rek sei pelikula fresko, dibertigarri, adin guztientzakoak eta telebistan ikusi ez direnak hautatu ditu herritar guztiak erakartzeko. Gainera, lehenengo eta azkeneko filmak euskaraz izango dira.

Hauek dira datak eta pelikulak:

  • Ekainaren 30ean 22:00etan, Koldo Mitxelena Ikastetxean, ZIKOINAK (CIGÜEÑAS)
  • Uztailaren 14ean, 22:00etan, Diputazio Plazan, PETER Y EL DRAGÓN
  • Uztailaren 28an, 22:00etan, Koldo Mitxelena plazan, MASCOTAS
  • Abuztuaren 11ean, 22:00etan, Pontikan, CAZAFANTASMAS
  • Abuztuaren 25ean, 22:00etan, Pablo Sorozabal plazan, EL LIBRO DE LA SELVA
  • Irailaren 8an, 22:00etan, Musika Plazan BATMAN LEGO FILMA (BATMAN LA LEGO PELÍCULA)

Euria egiten badu, emanaldiak Koldo Mitxelena Ikastetxean izango dira.