Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioaren proiektuaren emaitzak eta hurrengo faseak aurkeztuko dituzte bihar

etxebizitza komunitarioaGazteentzako Etxebizitza Komunitarioaren proiektuaren definizio prozesua bukaerara iritsi da eta bihar bildutako emaitzen aurkezpena egingo dute.  Gainera, proiektuaren jarraipenaren inguruko informazioa ere emango dute.

Saioa bihar izango da, asteazkena, 18:00etan Merkatuzarren.

Animatu zaitez parte hartzera!