Udalak ZU! Zure Udala aurkeztu du, modernizazioan aurrerapauso handi bat suposatzen duen arreta zerbitzu berria

ZU Zure Udalaren aurkezpenaUdalak ia bi urte daramatza herritarren arreta zerbitzu integrala lantzen. ZU! Zure Udala zerbitzua, 2018ko hasieran jarriko da martxan eta herritarra artatzen den modua modernizatuko du. Herritarrak modu berrian atenditzea eragindo duen zerbitzu berri hau pertsona, antolakuntza eta esparru teknologikoan inbertsio garrantzitsuak bultzatuta egingo da.

Errenteria 2025 Plan estrategikoak bere egiten zuen lan ildoetako bat ongi konektatutako herri bat sortzea zen. Erronka honek, beste aspektu ezberdin batzuez gain, Udalak herritarrekin erlazionatzeko erabiltzen duen antolaketa eredua eta sistema telematikoa birpentsatzera behartzen zuen. Hausnarketa horretatik jaio zen herritarren arreta zerbitzu integral bat abian jartzeko beharra.

Horrela bide bat egiten hasi zen Udala, administrazio moderno eta eraginkorra lortzeko. Herritarren beharrei erantzungo zien administrazio garden eta hurbila sortzeari alegia.

Aldaketa garrantzitsua udal moderno eta hurbila lortzeko

Administrazioaren kudeaketaren modernizazio, sinplifikazio eta arrazionalizazioa eta administrazio elektronikoaren inplementazioak legeak eskatzen dituen betebeharrak lortzen ditu zerbitzu publikoei dagokienean. Baina hori baino garrantzitsuagoa den zerbait lortzen du, betebehar politiko bat erdiesten baitu, herritarren beharrei erantzuteko moduetan kalitatea handitzea. Zentzu honetan jakitun baita Udala soilik administrazio eraginkor bat dela gai zerbitzu publikoen pribatizaziorako bilakaera eten eta buelta emateko.

Udalak 2015eko irailetik darama barne lanetan, banan banan errebisatzen egin daitezkeen 200 tramiteak baino gehiago. Sinplifikatzen, espediente elektronikoa txertatzen eta beharrezko azpiegitura teknologikoak ezartzen 2018ko hasieran errealitatea izango den ZU! Zerbitzua martxan jartzeko.

Zerbitzu berri honen bidez salto kualitatibo bat emango da herritarrei arreta emateko moduan, besteak beste tramite guztietan formatutako 8 pertsonen bidez emango delako arreta. Horretaz gain espazio fisikoa ere moldatuko da, herritarra behar duen eserita eta modu eroso eta pertsonalizatuan artatuta izateko helburuarekin.

Prozesu hau aurrera eramateko Udal barruan aldaketa fisikoak egiten aritu da Udala eta horretan jarraituko du hurrengo hilabeteetan, sail eta azpisailak lekuz aldatzen. Hizkuntz politika, berdintasuna, giza baliabideak, ogasuna, errentak, informazio gizartea, idazkaritza eta artxiboa esaterako. Mugimendu hauen helburua beharrezko espazioa sortzea da herritarrei behar bezalako arreta emateko.

Aldaketa guzti hauek helburu bakarra dute, herritarra udalera joatean puntu bakar batetik artatua izatea eta bere eskura izan dezala profesional bat tramite guztien inguruan bideratuko duena. Zentzu honetan Udalaren modernizazioan egiten hari diren lanak ahalbidetuko dute paperak, modu digitalean bada ere, izatea mugitzen direnak eta ez herritarra.

Guzti hau kontuan izanda martxan jarriko den ZU! Zure Udala zerbitzua Errenterian egon behar du inspiratua eta batez ere 2012an burututako Errenteria 2025 Plan Estrategikoan, hortik abiatu baitzen hausnarketa eta lanketa guztia.

Zentzu honetan horrelako apustu eraldatzaile eta modernizatzaileak bere irudi propioa behar zuen, Plan Estrategikoak zehazten zuen erronketako bati aurre eginez. Sinbolismo propio bat sortzearena hain zuzen ere. Hor sortu zen ADN Kreaktiboa eta hor sostengatzen da ZU! Zure Udala arreta zerbitzua, ulertzen baitugu Udala bera herritarrena dela.