Udalak Kirol ekipamenduetarako planaren 480.000 €ko diru-laguntza lortu du Errenterian inbertsio batzuk egiteko

estadio_BeraunGipuzkoako Foru Aldundiko Kirol departamentuak erantzun egin dio zati batean bi proiektu aurkeztuz Errenteriako Udalak egin zuen diru-laguntza eskaerari. Bi proiektuak hauek ziren: Galtzarabordako Kiroldegiko pista handitzea 1.500.000 euroko inbertsioarekin eta Beraungo Estadioa eraberritzea, 1.900.000 euroko inbertsioarekin. Horretarako, proiektu bakoitzerako 600.00€ eskatu ziren.

Foru Aldundiko zerbitzu teknikoek bigarren proiektua aukeratu dute diruz laguntzeko eta 480.000 euroko laguntza jasoko du Udalak. Laguntza horrekin belar artifiziala aldatu ahal izango da (2004 urtean berritua izan zen) eta atletismo pista ere aldatuko da (1991ean instalatu zen, instalazioa inauguratu zen urte berean), eta amaierako aurrekontuaren arabera, harmailako estalkia handitzeko lanak ere egin daitezke, baita pistaren zati bat estaltzekoak ere.

Dena den, Galtzarabordako Kiroldegia zabaltzeko eskaria, hain beharrezkoa eta hainbeste aldiz eskatua izan dena, ez da foru ekipamenduen planean sartua izan, nahiz eta inbertsio hori lehentasunezkoa jotzen zen esparru honetako kirolek jasaten duten betekada dela-eta; hori dela-eta, Udalak berak egin beharko dio aurre Errenteriako indoor klubentzako pista berri bat eraikitzeari.

Kontutan hartu behar da gaur egun Errenteriako eskubaloi eta saskibaloiko taldeek muga garrantzitsuak dituztela kirol praktikarako, entrenatzeko guneak falta zaizkielako, eta soilik Galtzarabordako Kiroldegiko Pista dutela, goreneko kategorietako partida ofizialetan parte hartzeko beharrezkoak diren neurriekin. Hori dela-eta Kiroldegia zabaltzeak lehentasunezko inbertsio izaera du Errenteriako Udalarentzat.