Lehen ItsasGora Fest! jaialdia antolatu du Atlantikaldiak motorrak berotzeko asmoarekin

Itsasgora_fest_2017Oiartzun ibaian (Iztietan) egingo da lehen ItsasGora Fest jaia. DJ Makala (EH) eta Denis Barzaga perkusiojole kubatarra arituko dira ur gainean kokatuko den oholtza berezian.

Atlantikaldia jaialdiaren aurretik antolatuko den lehen jaia izango da hau. Irailera begira motorrak berotu nahi ditu aurtengo Atlantikaldiak eta horretarako, herritarrez gain, aurtengo edizioan parte hartuko duten eragileak gonbidatu ditu ItsasGora Fest! jaialdira.