Txupinazoa Udaletxetik ikusi nahi al duzu?

17-03Madalenak hurbiltzen ari diren honetan, txupinazoa Udaletxe barrutik bizitzea gustatuko litzaizuke? Hala bada, gaurtik uztailaren 14a bitartean email bat bidali ezazu alkatetza@errenteria.eus helbidera zure izen-abizenak eta telefonoarekin edo deitu 943 44 96 11 telefono zenbakira, eta zozketan sartuko zara. 10 pertsona (5 “sarrera bikoitz”) izango dira, guztira, Udaletxean txupinazoa balkoitik ikusteko aukera izango dutenak.

Zozketa uztailaren 17an egingo da.