‘Madalenak Cup’ ekimena egingo da lehenengo aldiz igandean

Kirola 2017-07-13 | 0

Madalenak cup kartelaDatorren igandean, hilak 16an, ‘Madalenak Cup’ ekimena egingo da lehenengo aldiz Koldo Mitxelena Plazan.

‘Madalenak Cup’, kirola oinarri haurrei Madalenetan eskaintzen zaien parte-hartze aukera zabaltzea du xede, bizikidetza eta bizimodu osasungarriak sustatuz. Kirol ekimenak kalera eramanez, espazio mugak gaindituz, gure kaleak kirol-espazio bihurtu.

Eta guztia modu erakargarri, jostagarri eta errazean, ekitaldia herritarrongana hurbilduz.

Gaztetxoen artean kirol zaletasuna sustatzeko antolatu du ekimena Madalenak Cup Taldeak.  Informazio gehiago jasotzeko 656-79 24 25 eta 687-32 88 38 telefono zenbakiak jarri dituzte eskuragarri.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna