Uztaileko programazioa eta webgune berritua aurkeztu ditu EMKE-k

2017-07-13_4  Hiru berrirekin ekin diote gaur EMKE-ko arduradunek prentsaren aurreko agerraldiari. Hain zuzen ere, uztaileko programak barnebiltzen dituen bi kontzertuak eta elkartearen webgune berritua izan dituzte hizpide.

Madalen kutsu handia eduki du gaurko agerraldiak; izan ere, hilabeteko zazpigarren hilabete honetan EMKEk eingo dituen ekitaldietan nagusia Madalenetako kontzertua baita. Elkarteko ordezkari Josu Mitxelenak nabarmendu du hau dela urtean zirrara gehien eragiten duen kontzertu nagusietako bat, eta poztekoa dela erraldoien konpartsarekin egin ahal izatea. Madalenetako kontzertua, ohi moduan 22an bertan izango da 12:30ean Foru enparantzan eta Alain Aierdik zuzenduko du. Aierdik azaldu duenez, bi parte edukiko ditu. Lehenengo partean betiko piezak joko dituztela aurreratu du, zehazkiago, Olaria, Fin de fiestas  eta El barberillo de Lavapiés. Berritasun gisa aurkeztu du bigarren partea, far west delakoa “gogora ekarriko duen musika “. Hain zuzen ere, Bersteinen The Magnificent Seven eta Morriconeren Por un puñado de dólares, Moment for morricone eta Il Triello piezen doinuek beteko dute plaza.

Bigarren kontzertua berriz, San Ignazio eguneko emanaldi berezia izango da. Kasu honetan EMKE-ren eta Ereintzaren elkarlanaren emaitza izango da hilaren 31an, 22:30ean, Herriko enparantzan gozatu ahal izango dena. Kultura zinegotzi Ion Collarrek azaldu duenez, “Herri bizi honen beste adibide bat dugu hemen”. 2010ean hasitako bideari segida ematen dio bi eragileren artean gauzatuko den emanaldiak, eta Garazi Lopez de Zeriok, Ereitza elkarteko ordezkariak, aukera probestu du eskerrak emtaeko “horrelako gonbiteagatik, guretzat horrelako emanaldiak ezberdinak direlako”.

Zentenarioa denen eskuraEMKE_Webgunea

Agerraldi bera baliatu dute EMKE-ren webgune berritua aurkezteko. Ohiko edukiak eta itxura berritua edukitzeaz gain, errenteriarren interesekoak izango diren hainbat kontu badakartza ere. Izan ere, Mitxelenak adierazi duenez, han-hemen “urtero eskatzen baitigute Zentenarioaren grabaketa” bada orain mudu osoko errenteriarrek-eta bertan eskuratu ahal izango dute. Estudioko eta zuzeneko grabaketak ez ezik partiturak ere aurkituko ditu emkebanda.com webgunera jotzen duenak.