Jende andana bildu du lehen ItsasGora Fest! jaiak Iztietan

ITSASGORA_IRUDIA_1

• Oiartzun ibaiaren ertzetan batu zituen errenteriarrak Dj Makala eta Denis Barzaga kubatar perkusiojolearen saioak.

• Atlantikaldia jaialdiko eragileek ere bat egin zuten jaiarekin. Iraileko jaialdiaren aurretik antolatutako lehen jaia izan zen hau. Irailera begira motorrak berotzen hasi da Atlantikaldia.

Oiartzun ibaian (Iztietan) ospatu zen atzo lehen ItsasGora Fest jaia. DJ Makala (EH) eta Denis Barzaga perkusiojole kubatarra aritu ziren ur gainean kokatuko oholtza berezian. Atlantikaldia jaialdiaren aurretik antolatutako lehen jaia izan zen ItsasGora Fest!. Irailera begira motorrak berotu nahi ditu aurtengo Atlantikaldiak eta horretarako, herritarrez gain, aurtengo edizioan parte hartuko duten eragileak gonbidatu zituen ItsasGora Fest! jaialdira.

Arratsaldeko 18:30ean hasi ziren herritarrak gerturatzen Iztieta auzora. Aurtengo Atlantikaldiako babesle den Mahalak izozkiak banatu zituen gaztetxo eta ez hain gaztetxoen artean. Iztietara gerturatzen ziren lehen 200 pertsonentzako izozkiak doan izan ziren.

Ur gaineko lehen musika saioa

ITSASGORA_IRUDIA_2DJ Makala (EH) eta Denis Barzaga perkusiojole kubatarra aritu ziren ur gainean kokatuko oholtza berezian. Donostiako Udalak utzita ekarri zen 5 x 4 metro luzeko oholtza berezi hau Errenteriara. Bertaratu zirenek Makala eta Barzagaren doinu tropikalekin dantzatzeko aukera izan zuten.

Bi hamarkada luze igaro dira Makala musikaren munduan murgildu zenetik. Ibilbide horretan areto ezberdinetako eta irratsaioetako diska jartzailea, musikari, ekoizle lanetan eta beste artista batzuentzako nahasketak egiten ibili da. Atzo lehen aldiz ur gainean musika jartzen egon zen: “Esperientzia berri bat ibai baten erdian musika jartzen egotea! Eskerrik asko!”

Atlantikaldia jaialdiko eragileak

Aurtengo edizioan parte hartuko duten eragileak gonbidatu zituen Atlantikaldiak ItsasGora Fest! jaira. Bertan Bildu eta argazkia atera zuten Ion Collar Udal Kultura zinegotzia eta Laura Landa,  Atlantikaldiako zuzendariarekin batera.

Atlantikaldian kulturen arteko elkartrukeak ahalbidetzen dira herriko zein kanpoko eragileen arteko elkarlana bultzatuz. Eragileen proposamenekin sortzen da jaialdiaren programazioa, non kultur ekintza anitzak topa daitezkeen: jolasak, erakusketak, antzerkia, dantza, kaleko artea, teknologia, gastronomia, azokak… Urtero, antolakuntzatik, jaialdiaren edukiak itsasoarekin lotura izaten saiatzen dira. Antolatzaileen hitzetan, atzokoa, Itsas Topaleku bikain eta borobila izan zen.