“Topa” ikuskizun berria eskainiko du Kukai Dantzak astelehenean

20170717_Topa2

Kukai dantzak, “Topa” bere azken ikuskizuna eskainiko du datorren astelehenean, hilak 17. Herriko plazan izango da, 20:00etan.

“Topa”k lau interpretatzaileren batura proposatzen du. Hala bada, nork bere jatorri artistikoei uko egin gabe, talde bizi eta energiko batean elkartuko dira, elkarrenganako ezagutzaren bidez interpretatzaileak aberastu daitezen.

Euskal dantza tradizionalean trebatutako dantzariak dira batzuk. Hip hop-eko dantzariak beste batzuk. Kaleak batzen ditu, haien bizi-esparruak, alegia.

 

Fitxa artistikoa:
  • Koreografia: Jon Maya & Lluc Fruitos
  • Dantzariak: Ibon Huarte, Urko Mitxelena, Lluc Fruitos eta Clara Pons (Kukai Dantza & Brodas Bros)
  • Musika: Jean Phillipe Barrios
  • Jantziak eta espazio eszenikoa: Ikerne Jimenez
  • Talde teknikoa: Angel Agüero
  • Produkzioa: Nagore Martinez
  • Banaketa: Doltza Oar-Arteta