Trafiko aldaketak 2017ko Madalenak direla-eta

TrafikoaIztieta_22017ko Madalenak izango direla-eta, hiri guneko hainbat kale trafikorako itxiko dira. Hori horrela, hainbat zerbitzuk honako aldaketak izango dituzte:

TRAFIKOA MOZTUKO DA

– Fanderiako pasealekua uztailaren 17an 08:00etan trafikorako itxiko da barrakak instalatzeko, eta uztailaren 28an irekiko da berriro.

– Nafarroa hiribidea uztailaren 21ean moztuko da, 08:00etan, Galizia (Niessen) eta Santa Klara biribilguneen artean postuak muntatzeko.

HIRI BARRUKO ETA HIRI ARTEKO GARRAIORAKO LINEAK

– HIRI BARRUAN: Xenpelar eta Morrongilletako geltokiak bertan behera geratu eta Tulle kaleko geltokira eramango dira, Ermitaren ondoan, uztailaren 21eko 07:00etatik uztailaren 26ko 07:30 arte.

Bertan behera geldituko diren geltokiak: Niessen, Alameda eta Gabierrota.

– GAUEKO AUTOBUS ZERBITZUA

Aurreikusi da linea berezi bat antolatzea, mikrobusean, Aralar plazako 2 zenbakitik aterata (Morrongilleta). Bi ibilbide egingo ditu:

-23:15 eta 05:15 bitarte, orduero, Beraun, Galtzaraborda eta Kaputxinoetara joango da. Ordutegia E-75 linearekin tartekatuko du, zerbitzuak ordu erdiro izan daitezen.

– 23:40 eta 05:40 bitarte, orduero, Pontika, Masti, Eguburuberri, Agustinas, Zentolen eta Zamalbidera joango da.

Zerbitzu horiek uztailaren 21, 22, 23 eta 24an egingo dira.

– HIRI ARTEKOAK: Lurraldebusen E02, E04, E20, E26, E27, E72, eta E77 de lineak Galizia biribilgunetik Lartzabaleraino zuzenean joango dira, eta alderantziz, Nafarroa hiribidea itxiko dela-eta, uztailaren 21eko 05:00etatik uztailaren 26ko 13:00 arte.

Beraz, Alameda, Gabierrota eta Lartzabalgo geltokiak bertan behera geldituko dira, bi norabideetan.

GARAJEAK

– Trafikoa mozten dela-eta eragina duten garajeetako erabiltzaileek azkeneko urteetako ohiko moduan egingo dute sarrera eta irteera. Argibiderik behar izanez gero deitu Udaltzaingora.

TAXIAK

– Taxiek Nafarroa hiribideko ohiko geltokia izango dute.

– Jaietan zehar geltoki bat jarriko da Nafarroa hiribidean, Santa Klara biribilgunearen ondoan.

IGOGAILUAK

– Jaiak egiten diren gunearen eta herriko gainerako auzoen arteko mugikortasuna errazteko, uztailaren 21, 22, 23, 24 eta 25eko gauetan igogailu guztiek 03:00 arte emango dute zerbitzua.

TAO

– TAO zerbitzua eten egingo da uztailaren 21eko 13:30etik (ostirala) uztailaren 26ko 09:30era. Uztailaren 21ean 1 eta 2 guneetan bizi direnek beste edozein gunetan aparkatu ahal izango dute.

APARKALEKU ALTERNATIBOAK

– Aparkalekuak prestatuko dira bi eremu hauetan:

– Uztailaren 21etik 25era Telleri alde ikastetxean.

– Uztailaren 21etik 25era Lousada kalean Arramerdi Parkerako sarbidean

ZAMALANAK

– Trafikorako itxitako gune guztiak 08:00etatik 12:00etara irekiko dira zamalanetarako. Ordutegi horretatik kanpo ez zaie ibilgailuei sartzen utziko.

BESTE TRAFIKO MOZKETA BATZU

– Jaietan zehar, programan aurreikusitako ekitaldiak direla-eta (su artifizialak, konpartsak, danborradak eta abar) litekeena da trafikoa puntualki moztea. Kasu horietan ahalik eta motzenak izango dira tarte horiek, ekitaldirako behar-beharrezko denbora baino ez, eta ahalik eta eragin txikiena sortzeko saiakera egingo da.