Geldialdi teknikoa dela eta, Galtzarabordako Kiroldegia itxita egongo da

Galtzaraborda_igerilekuaErrenteriako Udalak jakinarazi nahi du, urtero bezalaxe, Osasun Araudia betetzeko eta garbiketa eta mantenimendu lanak direla-eta, Errenteriako Galtzarabordako Udal Kiroldegiak ohiko geldialdi teknikoa egingo duela abuztuko lehen hamabostaldian.

Aurten, gainera, instalazioko bi igerilekuetako iragazkietako hondarra aldatuko da, 20.000 euro inguruko inbertsioarekin. Obra horren ondorioz, igerilekuak itxita egongo dira uztailaren 26tik abuztuaren 15era. Gainerako instalazioak zabalik egongo dira uztailaren 30era arte.

Lan hori egiteaz gain, bi igerilekuak erabat hustu eta garbituko dira eta indarrean dagoen araudiari jarraiki instalazioa fumigatu eta legionellari aurrea hartzeko lanak egingo dira. Hori dela-eta, kiroldegiko instalazio guztiak itxita egongo dira uztailaren 31tik abuztuaren 15era, biak barne.

Bai Beraungo estali gabeko igerilekuak, bai Fanderiako igerilekuak ohiko ordutegian egongo dira irekita, eta igerileku eta muskulazio aretoko zerbitzuak eskainiko dituzte. Kirolkideko Errenteriako bazkideek instalazioetara sartzea harpidetzaren barruan dute.