Madalenei ongietorria emateko hainbat aukera izango da

txupinazoa_banda

Gertu ditugu Madalenak eta jaiei hasiera emateko modu desberdinak izango dira aurtengoan ere. Iaz ekindako bideak izandako arrakasta kontuan hartuta, txupinazoa bizitzeko hainbat aukera izango da.

 

txupinazo txikiaMila koloretako txupinazo txikia izango da,  17:30ean, Koldo Mitxelena plazan. Aurretik, 16:30ean, Batubarrunba kalejira abiatuko da Zumarditik, Zo Zongo perkusio taldeak lagunduta. Horretarako, Oarsoirriak taldeak dei egin nahi die herriko haur eta gurasoei, kalejira honetara perkusio instrumentuekin bertaratzeko. Instrumentuak egiteko gida txiki bat ere jarri dute euren webgunean.

 

holi txupinazoa18:30etik aurrera, ordea, Holi txupinazoan parte hartzeko aukera izango da Gernika plazan. Zo Zongoren erritmoek girotuko dute hau ere, eta 19:00etan, suziriaren jaurtiketarekin bat, holi hautsekin hasiko da festa.

Txupinazoa zuzenean ikusi nahi dutenek, Herriko plazan izango dute horretarako parada. Nahiago dutenek, Zumardian jarritako pantaila erraldoitik jarraitu ahal izango dute jaien hasiera. Bestalde, Herri Biziak,  Herriko plazan gertatzen ari dena online ikusteko aukera eskainiko du.