Omenaldi hunkigarria Oinez proiektuko kideei

0172ohorezko_oroigar

Atzo, hilak 20, jaso zuen Oinez proiektuak, aurtengo Madalenetako omenduak, Udalak eskainitako ohorezko oroigarria. Oihane Yustosek aurkeztuta, arratsaldeko 19:00etan hasi zen ekitaldia jendez betetako Udaletxeko Pleno Aretoan.

“Oinez proiektuak pertsonei laguntzen die gizarteratzeko prozesuan. Gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonenganako elkartasuna bilatzen du, azken batean, pertsonen duintasunaren alde egiten zuen proiektua da” ; hala azaldu zuen Julen Mendoza alkateak. Honekin batera, proiektuaren ordezkari diren Amaia Urdampilleta eta Joxin Arregiri  eskertza hitzak eskaini zizkien alkateak: “Eskerrik asko, beste mundu bat posible dela sinestarazten diguzuelako”.

Urdampilletak eta Arregik Gotzon Huegunek egindako eskultura jaso zuten oroigarri gisa. Oso hunkituta agertu ziren biak ala biak eta boluntario gisa lanean daramaten hamarkadan proiektuaren parte izan diren jatorri ezberdinetako 100 persona heldu eta 40 haurrak ekarri nahi izan zituzten gogora. Arregik, “esperantzari leiho bat ireki nahi” izan diotela aipatu zuen kantuan eta desberdintasunak alde batera utzita, pertsonen duintasuna denaren gainetik jartzearen beharra azpimarratu zuen.

Ekitaldian bertan Madalenetako kartel lehiaketa ofizialeko irabazleak, Juan Diego Ingelmo asturiarrak  saria jaso zuen. Ingelmoren izenean, Ana Martinezek jaso zuen saria Ion Collar Kultura zinegotziaren eskutik.

Ekitaldiari amaiera emateko, Zaria Koru eskolako kideek “We are the world” kantu ezaguna abestu zuten.