Txistularien Kontzertu Nagusiak Alex Sardui izan zuen gonbidatu

35213882544_21befa2f51_z

Jende andana bildu zen atzo, hilak 20, Zumardian, Txistularien Kontzertu Nagusiaz gozatzeko. Aitor Gabilondo eta Nahiara Gago errenteriarrek, 20:00etan, puntuan, ekin zioten emanldia aurkezteari. Musika doinuekin hasi aurretik, ordea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen 25. urteurrena eta Urdaburu Mendizale Elkartearen 75. urteurrena ekarri zituzten gogora aurkezleek.

Kontzertuan, Errenteria inguruko txistulariek, EMKEko Metal Boskoteak, Zaria Koru Eskolak, Ereintza Dantza Taldeak eta Erraldoi eta Buruhandien konpartsak hartu zuten parte, Xabier Vesgaren zuzendaritzapean.

Artista gonbidatu berezia izan zen, gainera: Alex Sardui, Gatibu taldearen abeslaria. Sardui Mendigoizaleak kantuaren doinuekin batera igo zen oholtzara eta Exkixu zein Gatibu taldeekin aski ezagunak egin dituen hainbat abesti kantatu zuen: Loretxoa, Sorginen Leizean, Musturrek edo Euritan Dantzan.