Hibaikako neskak Euskadiko txapeldun

01605_hibaikaLekeitioko uretan eskuratu zuen Hibaikako emakumezkoen traineruak Euskadiko Txapelketa, atzo, hilak 25. Madalenetako azken egunarekin bat heldu zen bandera herrira eta arraunlariek merezitako harrera izan zuten. Hainbat herritar 18:00etan bildu zen Alabergako biribilgunean taldeari harrera egiteko. Handik kalejiran abiatu ziren udaletxeraino.

Jai giroa lagun, Herriko plaza beteta topatu zuten Hibaikakoek eta udaletxeko balkoitik, eskuratutako banderaren erakustaldia egin zuten.