Ondorengo estekan aurki daitezke irudiok: http://www.flickr.com/photos/herribizia/
Argazkiak deskargatzeko urratsak:
- Hautatu argazkia.
- Beheko aldean, eskuinean, gezi bat agertzen da beherantz. Egin klik bertan.
- Hautatu deskargatzeko tamaina.
- Gorde irudia.
Era berean, jaietan egindako jarraipenari esker eta sare sozialetan #Madalenak2017 traolarekin herritarrekin, eragileekin eta beste hedabide batzuekin batera egindako festen kontakizun kolektiboaren bilduma osatu dugu. Ondorengoa da hori ikusteko lotura: https://storify.com/HerriBizia/madalenak2017
Horrez gain, Herri Bizian jasota dugun beste une berezi bat, jaien hasierako txupinazoa izan da. Zuzenean emititu genuen streaming bidez baina, bertatik bertara edo pantailaren bidez ikusteko aukerarik izan ez bazenuen orduan, edo momentua berriz gogora ekarri nahi baduzu, sarean zintzilikatu dugu guztion eskura bideoa: