Aiako Harria Parke Naturaleko eta KBEko udako ibilbide gidatuak hasiko dira

Ingurumena | Jasangarritasuna | Oarsoaldea 2017-07-28 | 0

Abuztuaren lehenengo asteburuan Aiako Harria Parke Naturalean kokaturik dagoen Errenteriako Listorreta-Barrengoloia aisialdi gunean uda honetako Natura-Giden Zerbitzu Ofiziala abian jarriko da.

Bertako Kultur Ondare eta bioaniztasun-maila altua aditu baten eskutik ezagutzeko aukera paregabea da dudarik gabe. Izan ere, gune honek Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendapena du, Natura 2000 Sarearen barruan babestua.

Honela, ibilbideen eskaintza “Añarbe Baso- Erreserba” izeneko bisita gidatuarekin hasiko da aurten. Datorren igandean, abuztuak 6, goizeko 10:00etan eskainiko da euskaraz/ gazteleraz. Idoiatik, Susperregi jatetxeko aparkalekutik hasiko da bisita.

Jose Cruz Legorburu ingurumen zinegotziak adierazi duenez, bisita honetara bertaratzen direnek, gure paisaia irekiaz preziatzeko aukeraz gain, Malbazarko eta Pagosardeko hezegunetan aurki daitekeen flora eta fauna basatiak eta honen berezitasunak ezagutuko ditugu. Ibilbideak aparteko pagadietan barneratuko gaitu eta baso kudeaketarekin erlazionaturiko hainbat jokabide ikusteko aukera izango dugu. 4 orduko iraupena izango du bisita honek.

Bestalde, aurkitu berri diren Arte Parietal Paleolitikoko aurkikuntzek berebiziko garrantzia emango diete Aizpitarte haitzuloetara bisita gidatuei. Aurkitutako grabatuek gure arbasoen bizimoduari buruzko dugun ezagutza handitzen dute,  antzinatasuna, erabilitako teknika eta euren kontserbazioa direla medio, ezohizkoak.

Bisita gidatuen eskaintza Lau Haizeta Parkea eta monumentu megalitikoak bisitarekin osatuta dago. Bertan, Txoritokietako estazio megalitikoa dugu eta gure arbasoek legatuan eman ziguten hilobi monumentu desberdinak aurkituko ditugu. XIX. Mendeko San Marko eta Txoritokietako gotorleku militarrak eta bertako basoak eta hezeguneak ere ezagutuko ditugu.

Abendura arte luzatuko da 19 bisita gidatuetako eskaintza. Guztiak goizeko 10:00tan hasiko dira, baina egutegi desberdinekin (Listorreta-Barrengoloiako Parke Naturaleko Bulegoa edo San Marko Gotorlekua), egin nahi den bisita motaren arabera.

  1. Añarbeko Baso-Erreserba: abuztuaren 6 eta 20an, irailaren 2 eta 24an  eta Urriaren 7an. Abiapuntua: Idoia, Susperregi jatetxeko aparkalekua. Iraupena: 4:00 ordu.
  2. Aizpitarteko leize-zuloetako aztarna paleolitikoak. Abuztuaren 12 eta 27. Irailaren 10 eta 30, urriaren 21 eta 22, azaroaren 4, 12 eta 26an eta abenduren, 2 eta 17an. Abiapuntua: Listorreta-Barrengoloiako Parke Naturaleko Bulegoa. Iraupena: 1:30 ordu. Aurkikuntzaren ondorioz, haitzuloak itxita daude, beraz bisita gidatua eginez baino ezin izango da barruan sartu.
  3. Lau Haizeta Parkea eta Txoritokietako Estazio Megalitikoa. abuztuak 26, irailak 16 eta urriaren 29.  Abiapuntua: Sanmarko Gotorlekua. Iraupena: 3 ordu.

 Ibilbide gidatu hauen prezioa 2€-koa da pertsonako. 7 eta 16 urte artekoentzat, aldiz, 1€-koa eta 7 urtetik berakoentzat doan eskainiko dira.

Beharrezkoa da Errenteriako Turismo Bulegoan aurretik erreserbatzea hauetako edozein ibilbide gidatu egiteko, bai 943 494 521 telefonoan edo baita turismoa@oarsoaldea.eus posta elektronikoan ere. Turismo bulegoaren ordutegia: asteartetik larunbatera 10:00-14:00 / 16:00-18:00 eta igandetan 10:00-14:00. Uztaila eta abuztuan berriz astelehenetik igandera 9:00-14:00 / 16:00-19:00.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna