Hamarnaka errenteriar bildu dira Catalunyari babesa erakusteko atzoko atentatuen ondoren

DSCF3044_bCatalunyan atzo gertaturiko erasoen aurrean Errenteriako Udalak deitutako elkartasun elkarretaratzearekin Ehun pertsona inguruk bat egin du eta eguerdiko 12:00etan udaletxe aurrean bildu dira. Bost minutu iraun dituen protesta ekimena herritarren elkartasuna adierazteko txalo zaparradarekin bukatu da.

Errenteriako udal ordezkari politikoak, udal langileak eta herritarrak elkartu dira atzoko Bartzelonako eta Cambrils-eko (Catalunya) atentatuak salatzeko eta Catalunyako herriari elkartasuna erakusteko. Catalunyan, Euskal Herrian zein munduko beste hainbat tokitan egin diren salaketa ekitaldietara bildu dira errenteriarrak ere.