Astelehenean hasiko dira Lartzabalen komun publikoa jartzeko lanak

Lartzabalgo_komunaAbuztuaren 28ko astean Lartzabal auzoan komun publiko bat jartzeko lanak hasiko dira. Lanek bost aste inguruko iraupena edukiko dute.

Ekipamendu honek herria zeharkatzen duen bidegorriaren inguruko komun publikoaren sarea osatzen jarraituko du, eta auzokideei zein bidegorrian dabiltzan pertsonei emango die zerbitzua.

Aurrefabrikatutako komuna izaki bost aste inguru nahikoak izango dira lanak bukatzeko. Ekipamendu berriaren ezarpenak 60.379 euroko kostua edukiko du.

Errenteriako Udalak hainbat aukera aztertu ondoren erabaki zuen komun berrirako kokapena; izan ere, erabiltzaileentzako egokiera eta irisgarritasuna, ibaiaren erreserba gunea edo beste komunekiko distantzia aztertu baitira gunea zehazteko garaian.